2013/12/09

XI. JOSEBA JAKAREN OMENEZKO LASTERKETA

Abenduak 6, ostiralean, Durangoko Ezkurdi plazan Garraitz Kirol Taldeko 4 kirolarik parte hartu eben XI. Joseba Jakaren omenezko lasterketan: Oka, Valen, Gio eta Alex. Eta egia esan, maila oso onean ibili ziren laurak, lehen 40 postuetan sailkatu baitziren.



Guztira 6kmra heltzen ez zen ibilbide batean korrika egin behar izan zuten eta hasiera hasieratik hiru durangarrekin batera (David Garcia, Ekaitz Kortazar eta Oier Ariznabarreta) Oka ibili zen lehen 3kmtararte. Egia esanda kilometroa 3 minutu eskasean lasterka hasi ziren hasieratik eta maila horretan ez da erraza mantentzea. Azkenean Okak 4. postua lortu zuen 18:19ko denboran (3:12 kma), Valen eta Gio aldiz, atzerago 15 eta 16. postuan helmugaratu ziren 19:38 eta 19:41 eko denbora eginez eta 40. postuan Alex sartu zen 21:04ko denboran.


Datorren Domekan, lasterketa berezi bat dugu jomugan Kuadrillen arteko Santamasetako krossa baitago Arrasaten. Pasan urteko emaitza errepikatzeko asmoagaz talde polita antolatzen dabiz... seguru hor aurrean ikusiko dogula!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina